XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Plazan ere bertsotan, Kortatxorekin Lasturren egin nuen lehenbizi.

Beldurrak nintzen hasteko. San Nikolasak ziren, hango festak.

Meza nagusitara joan nintzen, eta nik ez nuen pentsatzen denak niri begira ez zeudenikan.

Oso gaizki pentsatzen nuen; lehen bezalaxe begiratzen zidaten niri, baina alferrik izaten da.

Behin hori pentsatzea nahikoa da; batek ez du burutik nahi orduko kenduko behintzat.

Meza nagusia bukatu zen, eta Debatik jendea etorri egiten da festa-haize horrekin eta jende asko zegoen mezetatik irtenda.

Hamaiketako piska bat egin genuen eta noiznahi hasteko onenean ginen gu.

Kortatxo lehen ere zerbait jarduna egongo zen eta hura hasiko zela lehenbizi; hala egin genuen tratua eta hala hasi ere.